viernes, 23 de febrero de 2018

BAKEAREN EGUNA ZURBARANBARRI ESKOLAN.

Zurbaranbarri  eskolan garrantzi handia ematen diogu elkarbizitzari . Gaur, urtarrilak 30, Bakearen Eguna ospatu dugu.
 Hirugarren zikloko umeek, 5.A eta 6.A-ko ikasleek egun garrantzitsu hau ospatzeko, bakearen alde hainbat borrokatu zuten  eta gaur egun borrokatzen jarraitzen dutenen bizitza ezagutarazteko, biografi batzuek egin dituzte.
“Bakearen alde borrokatu zuten edo borrokatzen duten pertsonairik ezagutzen dituzue?”
Egoera honetatik abiatuta ikasleek konturatu ziren ez zituztela ezagutzen hainbeste pertsonaia eta erabaki genuen biografiak mural batean jarriko genituela eskolako pasabidean beste maila batzuetako ikasleak ere ezagutzeko nortzuk izan ziren eta diren bakearen alde zerbait egin dutenak. Lan honekin hain gustura ibili ondoren pertsonai ospetsu hauen esaldiak ere irakurri zituzten eta hausnarketa sakon bat ere egin eta esaldi esanguratsu hauek mural horretan biografiekin batera egon behar zirela ere erabaki genuen.
Oso ondo pasa genuen eta gainera BAKEAREN EGUNA zergaitik ospatzen den ere badakigu.


No hay comentarios:

Publicar un comentario