Jarraian, norberak egiteko moduko ekintza erraz batzuk proposatzen dizkizuegu, xumeak izanda ere, aldaketa globala lortzen lagunduko dutenak.
Birziklatu:
  • Hondakinak uzteko kontainer egokia erabili.
  • Kalean zaudenean, bota itzazu hondakinak paperontzi batera.
Berrerabili:
  • Erabil itzazu orri zuriak bi aldeetatik.
  • Plastikozko poltsak gorde, beste batean erabilgarriak izango baitira.
Murriztu:
  • Erabil ezazu garraio publikoa edo kutsatzen ez duten beste garraiobideak (oinez, bizikletaz…)
  • Saia zaitez ontzirik gabeko elikagaiak erosten.
  • Itx ezazu txorrota ura erabiltzen ez zaudenean.
  • Kontrola ezazu dutxatzen ematen duzun denbora ahalik eta laburrena izan dadin.
Energia aurreztu:
  • Itzal eta desentxufa itzazu erabiltzen ez diren tresna elektrikoak.
  • Kontrola ezazu termostatoaren tenperatura (19º eta 21º bitartean)