martes, 6 de febrero de 2018

ARTIGAS ZABORTEGIA.

Gaur goizean Zurbaranbarriko 3.zikloko ikasleak Artigas Zabortegia ezagutzera joan gara. Han bi mutilek zabortegia aurkeztu digute. Lehenengoz, bi taldetan banatu gaituzte azalpenak hobeto eman ahal izateko.
Ondoren, zabortegiaren maketaren ondoan eseri gara eta han hiru “R” erderaz esaten direnak (reciclar, reutilizar eta reducir), hau da, birziklatu, berrerabili eta murriztu zelan egin behar dugun azaldu eta gero sabaia, zaborrez beteta apainduta zegoena, eroriko zela zirudien eta ustekabe izugarria hartu dugu.
Hemen amaitu ondoren, erdia lantegietan birziklatzeko prozesua ikustera joan da eta beste erdia maketa behatzen gelditu da. 5. A-koek papera eta beiraren birziklapen prozesua ikusi dugu. Jarrian, atsedenealdian hamaiketaoak hartu eta bitartean taldeka simuladorera igo gara; han tamagotsi baten birziklapen prozesua ikusi dugu.
Amaitzeko, maketara itzuli gara zabortegia zelan dago antolatuta ikusteko, geruzak, tutuak ateratzen diren likidoetarako( lixibiatuetarako), gasetarako…
Joan baino lehen, hamaiketakoak hartzean bota dugun zaborra aztertu dugu eta gehienak ontzi horian zeudela konturatu gara.

Egun hotza egin du, baina oso pozik bueltatu gara eskolara gauza berriak ikusi ditugulako.
Badakizue ARTEA ZENTRU KOMERTZIALA zabortegi baten gainean dagoela eraikita?.
Simuladore batean ere sartu gara, hori izan da gehien gustatu zaiguna baita Xabier eta Asierren azalpenak ere bai.

Irteera interesgarria benetan!

2 comentarios: