jueves, 31 de enero de 2019

LHko 6.B mailako ikasleen IRRATSAIOA


Gaur, gure eskolan, Yesenia, María, Unax eta Jon Mikel,  LHko 6.B mailako ikasleek egindako irratsaioa entzuteko aukera daukazue.
Oso ondo egin dute
ZORIONAK  GUZTIOI.



lunes, 28 de enero de 2019

BERDINTASUNA SORTZEN

Orokorrean, ipuinetan eta jostailuetan, estereotipoak eta rolak oso markatuak daude.
Neskari ematen zaion rola taldearen edo seme-alaben zaintzailearena izaten da.
Mutilak, ostera, abenturetan sartuta ibiltzen dira. Ausardiaren eta beldurraren kudeaketa lantzen dute.

Bi aldeak oso beharrezkoak dira, baina batzuetan oso banatuak agertzen dira. Zergatik?

Berdintasun eza ez da berez sortzen, egin egiten dugu

              LHko 5. mailako ikasleak







jueves, 24 de enero de 2019

LHko 6.A ikasleen IRRATSAIOA


Gaur, gure eskolan LHko 6. A mailako ikasleek, Izaro, Nahia C., Irene, Unax eta Julen, egindako irratsaioa entzuteko aukera daukazue.
Oso ondo egin duzue.
                                  ZORIONAK.



domingo, 20 de enero de 2019

MARIKULAZIOA 2019-2020 MATRICULA

Ezagutu nahi duzue gure eskola? Datorren asteakenean ATEAK ZABALIK jardunaldia izango da.
Si queréis conocer nuestro centro, el próximo miércoles haremos una jornada de PUERTAS ABIERTAS.
En este ENLACE podéis conocer las condiciones de la convocatoria.


jueves, 17 de enero de 2019

AMAIA OLABARRIETA ATHLETICeko jokalaria

Pasa den asteartean, AMAIA OLABARRIETA, ATHLETICeko jokalaria, gure eskolan egon zen LHko 5. eta 6. mailakoekin.
Ekitaldia amaitu ondoren, hemen dituzue ikasleek esandako esaldi batzuk:
.- " Oso garrantzitsua eta interesgarria izan da zuk kontatu duzuna".
.- " Oso jokalari ona zara".
.- " Asko gustatu zait hitzaldia, oso dibertigarria izan da".
.- " Oso eskuzabala izan zara gurekin".
.- " Ez naiz aspertu, oso ondo egin duzu eta."
.- " Amaia eta Iker oso majuak izan dira."
.- "Oso majua, alaia, jatorra eta jokalari ona zara,"

                      ESKERRIK ASKO AMAIA eta IKER gurekin egoteagatik.

miércoles, 16 de enero de 2019

GUGGENHEIMeko irteera

Abenduaren 20an, LHko 5. eta 6. mailakoak, GUGGENHEIM  MUSEORA joan ginen.

Bisita egin ondoren, tailer batean gure eskulana egin genuen. Primeran egon zen eta asko gustatu zitzaigun!!!

                          LHko 5. eta 6. mailakoak


martes, 15 de enero de 2019

TXIKIDYA LHko 6. maila.


Egun hauetan 6. mailako ikasleok TXIKIDYAren bisita izan dugu.
Lehen sorospenei buruzko oinarrizko azalpenak jaso eta praktikara eraman ditugu. Gainera, DYAren OINARRIZKO BIZI EUSKARRI TEKNIKO ANBULANTZIA barrutik ikusteko aukera eman digute.
Primeran pasa dugu eta super interesgarria izan da.
                                            LHko 6. mailakoak.