lunes, 10 de febrero de 2014

BAKEAREN EGUNA 2014

Ostegunean, urtarrilak 30, gure eskolan "BAKEAREN EGUNA" ospatu genuen.
2 urteko umeok hainbat ekintzetan parte hartu genuen.
1. Uso bat eranskailuez eta gelan egindako koroa usoez apaindu genituen.
2. Bakearen hitzaren “ B “ hizkia eskuaren aztarnez osatu genuen, eskuen barruan bakoitzaren izena idatzita.
3. Koroa buruan eta usoa eskuetan eramanda, eskolan ospatutako bakearen aldeko jaialdian parte hartu genuen.    
4. Horretaz gain abesti polita ikasi genuen: “ Laguntxo maitea denon laguna, beti barrezka zaude jolasteko prestau, borroka guztietan bakezale beti, bakea maite duzu, bakezale beti. Gu bai bakezaleak, eta zu?

lunes, 3 de febrero de 2014

BAKEAREN EGUNA

Zurbaranbarriko ikasleok eta irakasleok BAKEGILEAK garenez gero, BAKEAREN EGUNA ospatu genuen, urtarrilaren 30ean. Talde bakoitzak bere leloa eraman zuen lepoan eskegita. Bi horma-irudietan norberaren eskua itsatsi zuten ikasleek eta lurrean margotutako bakearen hitzaren gainean zutunik ipinita abestu egin genuen. PRIMERAN PASATU genuen.

ANIMALIA ORNOGABEAK. LHko 3. mailakook.

ANIMALIA ORNOGABEAK. LHko 3. mailakook.