viernes, 27 de abril de 2018

ARITZ ABELTZAINA

Gaur goizean liburutegian HHko 3 eta 4 urtekoekin gure eskolako ikasle bien osaba egon da gurekin, ARITZ ABELTZAINA.
Gauza asko ekarri ditu animeliei buruz hitz egiteko. Aritzek, Valderejon eta Orozkon lan egiten du behiak, ahuntzak eta behorrak zaintzen eta lastoa, artoa, belarra eta zintzarri batzuk, handiak, ertainak eta txikiak... ekarri ditu.
Primeran pasatu dugu
ESKERRIK ASKO ARITZ.

PEGATINA LEHIAKETA

Kaixo guztioi, hementxe dituzue eskolan egindako marraki ikusgarriak. Guztion lanak oso politak dira eta eskolako sarreran kokatuta daude, ahal izatekotan ikusteko.

miércoles, 25 de abril de 2018

2018ko KANTALDIA

Gaurko KANTALDIA.

ARTE ETA EMOZIOAK 1, MAILA


Aste honetan gure eskolan Euskal Astea ospatzen ari gara.
Astelehenean 1. mailan bisita bat izan genuen: gure ikasle baten izeko etorri zitzaigun.
Inés du izena. eta berarekin ekintza polit batzuk egin genituen.
Lehenengo eta behin erlajazio apur bat, gero artilez “Amarauna” deritzon jolas eder bat, eta bukatzeko denon artean  hormirudi bat . Hori ikusi nahi baduzue etor zaitezkete gure ikasgelako pasabidera, hor dago zintzilikatuta!!!
Inés oso jatorra da eta berarekin euskaraz egin genuen, noski!



TALO TAILERRA.

Pasa den ostiralean EUSKERA BATZORDEAK antolatutako TALO TAILERRA egin zen,AMPA/IGEren. Arratsalde zoragarria eta taloak ezin hobeak.

martes, 24 de abril de 2018

2018ko EUSKAL DANTZAK

Gaur egindako EUSKAL DANTZAK hementxe dituzue.
Ekintza ederra izan da.

Aquí podéis ver las EUSKAL DANTZAK que hoy hemos bailado. 
Nos lo hemos pasado fenomenal.

lunes, 23 de abril de 2018

Zurbaranbarri eskola Zortziko Txikia irratsaioan

Kaixo, LHko 6. mailakoek BIZKAIA IRRATIAN egindako saioa entzuteko aukera daukazue.
Aquí podéis escuchar el programa de radio que hicieron la semana pasada el alumnado de 6º para BIZKAIA IRRATIA.

Zurbaranbarri eskola Zortziko Txikia irratsaioan: Zurbaranbarri eskola Zortziko Txikia irratsaioan

AITA - AMA BITXIENA.LIBURUAREN EGUNA

Gaur, hilak 23, LIBURUAREN EGUNA DA eta gure eskolan ospatzeko AITA - AMA BITXIEN ekintza berezia egin dugu.
Ikasle nagusiak txikiekin elkartzen dira liburuak irakurtzeko eta marrazkiak egiteko.
Oso ekintza polita da eta primeran pasatu dugu.

domingo, 22 de abril de 2018

2 URTEKOAK ABESTEN.



ASTEKO EGUNAK 2 URTEKOAK.



Begira ezazue zein ondo abesten duten 2 urtekoek. Eskolako abeslaririk onenak.

Mirad que bien cantan los peques de 2 años. Son los/las mejores cantantes del cole.

BIZKAIA IRRATIA. 6.maila


BIZKAIA IRRATIA 6.MAILAKOEKIN!   
  
Apirilak 17, Bizkaia irratikoak etorri ziren Zurbaranbarri eskolara “ZORTZIKO TXIKIA” irrati- saioa grabatzera.Peru, bertso irakaslearen laguntzarekin 6.mailako ikasleak irrati saio honetarako prestatu ziren eta bertsoz eman zuten ongi etorria:

Kaixo entzuleak hau
da gure klasea
Zurbaranbarrin dago
gure ikastetxea
asko gustatzen zaigu
guri kantatzea
espero dugu zuei
asko gustatzea.

Gure 6.mailako ikasle guztiak oso urduri zeunden inoiz ez zutelako irrati batentzat hitz egin, beno, eskolako irratitik hitz egiten dute baina beraientzat ez da berdina, noski. Hainbeste jendek  entzuten duen irratia da “Bizkaia irratia” eta oso garrantzitsua izan da beraientzat dena ondo ateratzea. Dena joan da primeran eta izugarrizko esperientzia izan zen.

Programa entzungai daukazue Bizkaia irratian edo bestela sartu zaitezte hurrengo astetik aurrera beraien blog gunean www.bizkaiairratia.eus.
Txalo bero bat gure ikasleentzat, oso profesionalki portatu ziren eta




jueves, 19 de abril de 2018

2018ko EUSKAL ASTEA

Kaixo guztioi, bihar TALO TAILERRAREKIN hasiko da 2018ko EUSKAL ASTEA. Gonbidatuta zaudete, animatu...

Mañana empezará la EUSKAL ASTEA con un TALLER DE TALO. 
 Animaros, estáis invitados/as

martes, 17 de abril de 2018

ELKARREKIN HOBETO

Gaur 3etan sartzean, ikasleek sorpresa batekin topatu dute.

Eskolan MURAL BEREZIAK ipini ditugu guztiok egindako marrazkiekin.2 urteko gelatik aurrera..., zeren ama batzuk ere parte hartu dute eta.

ESKERRIK ASKO GUZTI-GUZTIOI. Lan ederra eta polita geratu da.



TALO TAILERRA.TALLER DE TALO

ANIMATU ETA ETORRI GUREKIN  ONDO PASATZERA.

ESPERAMONS VUESTRA VISITA, OS LO VAIS A PASAR FENOMENAL!


domingo, 15 de abril de 2018

LEKAROZ.6. mailako ikasleak


Aurton Zurbaranbarri eskolako  6.mailako ikasleak, martxoaren 19 tik 23 ra, LEKAROZ udalerrira  joan ginen.  Ingeleseko egonaldia izan zen  eta  5 egun zoragarri pasatu genituen. Bertan beste eskola batzuekin topo egin genuen ; Muxika, Larrabetzu eta Ispasterreko eskolakoekin hain zuzen ere, eta primeran pasatu genuen denok.
Argazki batzuek ekarri ditugu gure egonaldian zelan pasatu genuen adierazteko , begiratu eta zeuok baloratu.Baita ikasleok idatzitako iritsi batzuk egun horiei buruz. Onena lagun berriak ezagutu eta egin genituela!
Ikasleen balorapenak:
“Esperientzia hori errepikatu nahi dut oso dibertigarria delako.”
“Bidaia oso polita izan zen paisaje oso polita zelako”
“Monitoreak oso dibertigarriak ziren eta ondo pasatu nuen haiekin”
“ez, ez nuen aspertzeko denborik izan beti barrezka eta lagunekin negoen”
“Ez dut momentu bat etxera bueltatzeko gogorik izan.”
“Lekarozen ingelesa asko ikasi genuen.”
“Bueno janaria ez zen oso gozoa niretzat baina gustukoena izozkia zen”
“Talde lana asko landu genuen eta hori asko gustatu zitzaidan”.
“Logelan ondo lo egin nuen nire irekasleekin.” 
                                                                 6.mailako ikasleak


martes, 10 de abril de 2018

OÑATIKO BASERRI ESKOLA.

Oporrak hartu baino lehen, martxoaren 23an, LHko 1. zikloko ikasleak OÑATIKO BASERRI ESKOLARA joan ginen.
Animalia asko ikusi, natura eta zuhaitzak bereziak eta ekintza batzuk oso politak egin genituen.
Nahiz eta eguraldia ona ez izan, irteera ederra eta ikusgarria izan zen, primeran pasatu genuen.

Antes de irnos de vacaciones, el 23 de marzo, los y las alumnas del 1º ciclo de primaria fuimos a la GRANJA ESCUELA DE OÑATI.
Vimos muchos animales, una naturaleza y árboles especiales e hicimos varias actividades
Aunque el tiempo no fue muy bueno, nos lo pasamos fenomenal.