martes, 8 de abril de 2014

" NOMADAK " ANTZERKIA.

Gaur, HH-ko 3, 4 eta 5 urteko  ikasleak "CAMPOS ELISEOS"  antzokira joan gara "NOMADAK"  antzerkia ikustera.

Oso polita izan da eta primeran pasatu dugu.

martes, 1 de abril de 2014

URDAIBAIRAKO BISITALDIA 2014

Martxoaren 18 an, 5. eta 6. mailako neska-mutilok Urdaibaira joan ginen biodibertsitatea zer den ikasteko.
Ailegatzean, hiru talde egin genituen eta bakoitzak, bere monitorearekin, joan zen buelta bat ematera,baina,lehenik azaldu ziguten zer egingo genuen. Azaldu ondoren,Txatxarramendi irlara ailegatu ginen eta zidortxo polit batetik hondartzan atera ginen.
Hondartzan geundela ,beste talde batekin egin genuen topo eta beraien monitoreak ezin izango genuela beste aldera itsasontziz pasatzea esan zigun;enbata dela eta areaz beterik zegoen itsasadarra.
Pena handia eman genien baina gero hondartzan utzi gintuzten zenbait animalia ikusten eta harrapatzen.Gure andereño Begok karramarroak nola harrapatzen ziren azaldu zigun eta hasi ginen hartzen.Geroago,beste aldera abiatu ginen,han arrokak bakarrik zeuden eta arroketako gauzak ikusi genituen :ostrak,anemonak….liburuxka betetzen genuen bitartean.
Hondartzatik berriro Dorre Madariagara bueltatu ginen hamaiketako jateko.Eraikuntzako erakusketak ikusi ondoren, laborategira joan ginen zenbait hondartzako area aztertzeko.
Egun zoragarri hori amaitzeko,bazkaldu ondoren,kanpoan ibili ginen jolasten.
Oso ondo pasatu genuen!!!!

viernes, 28 de marzo de 2014

1.ZIKLOKOAK OÑATIN.

Pasa den asteazken 19an, Oñatira joan ginen poz-pozik.  Poza  hori  egunean zehar jarraitu zuen , oso ondo pasatzen geundelako.   Horretaz  gain gauza pilo ikusi eta ikasi genituen.   Mendian  zehar  ibili ginen  animalien  aztarnak  bilatzen.  Zer  dibertigarria  izan zen!!!!
Bueltatu  ginen  hango eskolara   eta  denok   elkarrekin  bazkaldu   genuen .  Pilak  kargatu   eta  gero  patiora   atera  ginen  jolastera.

Benetako  egun   polita izan zennnnn!!!!!!!!

lunes, 24 de marzo de 2014

OLERKIAREN EGUNA

Pasa den ostiralen, OLERKIAREN EGUNA izan zen.
LH-ko 6. mailakook gelaz gela joan ginen, olerki batzuk irakurtzera.
Oso ekintza polita izan zen. Hemen dituzue olerki batzuk.

          LH-ko 6. mailakook.

sábado, 15 de marzo de 2014

PIN, PON PILOTA

KAIXO GUZTIOI, HH-KO 4 URTEKOOK GARA
HEMEN GELAN EGINDAKO, “PIN PON PILOTA”, JOLASA DAUKAZUE.
ASKO GUSTATZEN ZAIGU ETA PRIMERAN PASATZEN DUGU.
HH-KO 4 URTEKOOK.