miércoles, 4 de noviembre de 2020

Bide Hezkuntza LHko 6. A maila

 Urriaren 22an, 6.A mailako ikasleok Bilbotik bizikletan ibiltzeko aukera izan genuen.

     Autobusean etorri ziren gure bila eta Deustura eraman gintuzten. Bertan bide hezkuntzako zirkuituan bizikletak hartu eta 20 minutu inguru egon ginen arauak gogoratzen. Ondoren kalera joan ginen, ilara luze bat eginez. Deustutik bidegorria hartu eta udaletxeraino joan ginen poz pozik, eguraldiaz disfrutatzen. Izan genituen bitxikeriak ere, eta gutako batzuei bizikletako katea, behin baino gehiagotan atera zitzaigun, geratu, konpondu eta aurrera.

    Udaletxera heltzean, bizikletatik jaitsi eta zubia pasa genuen oinez, bizikletak eskuz bultzatuz. Uribitarte pasealekuan berriro bizikletaren gainean eseri eta aurrera jarraitu genuen bidegorritik, Guggenheim museorarte. Bertan, geldialdi bat egin, hamaiketakoa hartu eta apur bat jolastu genuen kulunketan. Amaitzeko, kaskoa jantzi,  berriro bizikleta hartu eta hasitako tokira bueltatu ginen, nabari zen nekea. Bizikleta guztiak gorde, autobusa hartu eta eskolara bueltatu ginen. 

A ze goiz polita pasa genuen Bilbotik bizikletan!


No hay comentarios:

Publicar un comentario