lunes, 25 de noviembre de 2019

Pasa den ostegunean, hilak 21, 1. eta 2.mailako lagunak eta gure andereñoak zinemara joan ginen.

Ikusi genuen filma “Yugo eta Lala” du izenburua.

Marrazki bizidun ederrak ziren, benetan! Yugo neska abenturazalea da eta bere lagunekin gauza harrigarriak pasatu zituen.
Zinema aretoa ere asko gustatu zitzaigun, Azkuna Zentroa, Alhondigan dago.
Autobusez joan ginen eta Puppi ikusi genuen.

Eta badakizue? Andereño Gotzonek “Zorionak “ esan zigun hain ondo portatzeagatik.

                                                LHko 1. eta 2. mailako ikasleak.

No hay comentarios:

Publicar un comentario