domingo, 22 de abril de 2018

BIZKAIA IRRATIA. 6.maila


BIZKAIA IRRATIA 6.MAILAKOEKIN!   
  
Apirilak 17, Bizkaia irratikoak etorri ziren Zurbaranbarri eskolara “ZORTZIKO TXIKIA” irrati- saioa grabatzera.Peru, bertso irakaslearen laguntzarekin 6.mailako ikasleak irrati saio honetarako prestatu ziren eta bertsoz eman zuten ongi etorria:

Kaixo entzuleak hau
da gure klasea
Zurbaranbarrin dago
gure ikastetxea
asko gustatzen zaigu
guri kantatzea
espero dugu zuei
asko gustatzea.

Gure 6.mailako ikasle guztiak oso urduri zeunden inoiz ez zutelako irrati batentzat hitz egin, beno, eskolako irratitik hitz egiten dute baina beraientzat ez da berdina, noski. Hainbeste jendek  entzuten duen irratia da “Bizkaia irratia” eta oso garrantzitsua izan da beraientzat dena ondo ateratzea. Dena joan da primeran eta izugarrizko esperientzia izan zen.

Programa entzungai daukazue Bizkaia irratian edo bestela sartu zaitezte hurrengo astetik aurrera beraien blog gunean www.bizkaiairratia.eus.
Txalo bero bat gure ikasleentzat, oso profesionalki portatu ziren eta




No hay comentarios:

Publicar un comentario