viernes, 9 de junio de 2017

BASONDOKO IRTEERA.

Ekainaren 5ean, 1., 2. eta 3 mailakok, Basondora joan ginen animaliak ikustera.

Goizeko bederatzietan autobusa hartu eta bertara abiatu ginen. Bidaia abesten eta jolasten egin genuen, baina batzuk zorabiatu ziren.
Basondon mota guztietako animaliak ikusi genituen, otsoak, bisonteak, katamotzak, azeriak, faisaia, hontza, oreina, azkonarra…
Bisita ostean Santimamiñe ondoan dagoen parkean bazkaldu genuen. Zabuetan eta errekan ibili ginen.
Azkenean, bueltatu aurretik, talde txiki batek ibilaldi bat egin zuen Santimamiñeko kobazulorarte. 250 eskailera igo genituen bertara heltzeko. Buuufff leher eginda heldu ginen…
                                      LHko 3. mailakoak

No hay comentarios:

Publicar un comentario