viernes, 5 de mayo de 2017

GUGGENHEIM MUSEOA

Pasa den asteartean, hilak 2, LHko 2. ziklokoak andereñoekin GUGGENHEIM MUSEORA joan ginen.
Bi taldetan egin genuen bisitaldia, gure monitoreak Ana eta Maria izan ziren.

Arte abstraktoari buruzko  koadro batzuk ikusi genituen, bi eskultura barrutik ibili ginen,” Sugea  eta Barraskiloa”, argi batzuk ere, ikusi genituen…
Bisita amaitu eta gero, TAILER BAT egin genuen. Kartulinetan  lan abstrakto batzuk egin genituen. Lan ederra gurea.

Nahiz eta eguraldia kaskarra izan, dena oso polita izan zen.

Oneka, Zuzene, Ainhize, Irene  eta Yesenia.


1 comentario: