Lehenik, udaltzaingo batekin joan ginen Bide Hezkuntzara, Bilbobus autobus batean.
Ailegatzean, trafikoari buruzko bideo bat ikusi genuen. Gero, trafiko seinaleak ikusi genituen, galderen bitartez ulertu genituen haien esanahiak eta semaforoak ere bai, berak ikusi zuen guk, geuk, horretaz genekiena .Ondoren,irten ginen bizikletaren bila.Zirkuitutik ibili ginen bizikletaz.Gero, urratze bat egiten bagenu isunak ipintzen zizkigun.
Bi motatako isunak:
lehenengoan, bost minutu bizikletaz ibili barik geratu behar ginen eta bigarrenean, bost minutu bizikleta barik eta hirugarrenean, klase osoa hamabost minutu bizikleta barik geratzen ginen.
Bide-Hezkuntza izan zen txango onena!!!!
lunes, 2 de marzo de 2015
LABORATEGIKO ESPERIMENTUAK
1) Lehenengo esperimentua:
harriak,kanikak eta plastilina pisatu genuen,masa eta bolumena ikusteko.
Likidoak-neurtzeko ontzietan ura sartu genuen eta kanikak sartzean uraren bolumena handitu egin zen,harriekin eta plastilinarekin berdina egin genuen.
2) Bigarren esperimentuan ,ur-botila bat hartu genuen eta ura eta olio pixka bat bota genuen,konprobatu genuen,olioa urak baino dentsitate gutxiagoa duenez olioa goian geratu zen.
3) Hirugarren esperimentuan, lehenengo ura ontzietan sartu genuen, eta gatza bota genuen.
Ondo nahastu eta gero nahastea bota genuen hodi batzuetan eta hodiaren goian filtro batzuk ipini genuen,ura kolatu zen eta gatza filtroan geratu zen.Berdina egin genuen irina eta lurrarekin.
OSO ONDO PASATU GENUEN!!
LH- ko 5. mailakoak
SOLLANOKO ARAZTEGIA
Burgoseko, Ordunteko urtegitik hartzen dute ura.
Sollanoko araztegiaren barruan uraren bi tratamendu mota daude:
-Edateko uraren instalazioak: ura kontsumorako prestatzen du.
-Lohiak tratatzeko instalazioak: lehen bota egiten zen urari etekina ateratzen zaio .
Ura Sollanora heltzeko hodi batzuetatik eramaten dute.
Araztegi batean gauza hauek aurki ditzakegu:
Ura sartzeko hodia, zentral hidroelektrikoa, wac-aren biltegia, fluorraren biltegia, kloroa neutralizatzeko dorrea, kloro-metroak, berdin banaketako dorrea, dekantazio tangak, iragazkiak, iragazkiak garbitzea eta ur araztuaren urtegia.
LHko 5. mailakoak
martes, 24 de febrero de 2015
DO, RE, MI.... 5 urtekoak.
Hemen dituzue ESKOLAKO ABESLARIRIK ONENAK.....
5 urtekoek, primeran abesten dute.
ZORIONAK!
5 urtekoek, primeran abesten dute.
ZORIONAK!
jueves, 19 de febrero de 2015
miércoles, 11 de febrero de 2015
OLAF, ELURREZKO PANPINA
Egun hauetan, 4 urteko gelan ELURREZKO PANPINA egiten hasi ginen.
MATERIALA:
2 PUXIKA.
KOLA ZURIA eta URA.
PAPERAK MOZTUTA.
TEMPERA ZURIA ETA PINTZELAK.
KARTULINA, GOMETSAK, BOTOIAK, TXANOA, TAPAUKA…..
ZELAN EGIN:
Puxikak puztu, bat handia gorputza egiteko eta besta txikia burua egiteko. Moztutako paperak itsasten hasi ginen gero sudurra ipini genuen eta paper gehiago... gogorra geratu arte.
Lehortu eta gero tenpera zuriarekin margotzen hasi ginen. Gero botoiak, txanoa, eskuak, erratza eta tapauka ipini genituen
Eta izena….. zergaitik OLAF???? 5 urteko ume batek FROZEN filmean agertzen den elurrezko panpina OLAF izateagatik eta gustatzen zitzaigunez, ba OLAF du izena
Amaitu eta gero, Haur Hezkuntako eta LHko 1. zikloko geletara joan ginen erakustera. Poz- pozik egon ginen.
Eta azkenean… pasa den asteazkenean ELURRA BILBON….. Patiora eraman genuen OLAF eta elurrarekin egon ginen jolasten.
Oso ondo pasatu genuen.
HHko 4 urteko umeak.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)