viernes, 28 de marzo de 2014

1.ZIKLOKOAK OÑATIN.

Pasa den asteazken 19an, Oñatira joan ginen poz-pozik.  Poza  hori  egunean zehar jarraitu zuen , oso ondo pasatzen geundelako.   Horretaz  gain gauza pilo ikusi eta ikasi genituen.   Mendian  zehar  ibili ginen  animalien  aztarnak  bilatzen.  Zer  dibertigarria  izan zen!!!!
Bueltatu  ginen  hango eskolara   eta  denok   elkarrekin  bazkaldu   genuen .  Pilak  kargatu   eta  gero  patiora   atera  ginen  jolastera.

Benetako  egun   polita izan zennnnn!!!!!!!!

lunes, 24 de marzo de 2014

OLERKIAREN EGUNA

Pasa den ostiralen, OLERKIAREN EGUNA izan zen.
LH-ko 6. mailakook gelaz gela joan ginen, olerki batzuk irakurtzera.
Oso ekintza polita izan zen. Hemen dituzue olerki batzuk.

          LH-ko 6. mailakook.

sábado, 15 de marzo de 2014

PIN, PON PILOTA

KAIXO GUZTIOI, HH-KO 4 URTEKOOK GARA
HEMEN GELAN EGINDAKO, “PIN PON PILOTA”, JOLASA DAUKAZUE.
ASKO GUSTATZEN ZAIGU ETA PRIMERAN PASATZEN DUGU.
HH-KO 4 URTEKOOK.

miércoles, 12 de marzo de 2014

ZURBARANBARRIKO LIBURUTEGIA

Atzo auzoko liburutegira joan ginen. Batzuek ezagutzen genuen baina gehienok ez.
 
Sartu bezain pronto liburutegiaren magiak inguratu gintuen. Han zeuden  neskak oso atseginak  izan ziren.
Haietariko batek ipuinak  eta asmakizunen bidez  gure arreta osoa bereganatu zuen.
 
Esperientzia polita eta erakargarria izan zen, beraz, hango txartela ateratzea erabaki genuen.
Oso gomendagarria da libururen munduan sartzea eta haien liburuen istorioetan murgiltzea.

Zoazte liburutegira eta gozatu liburuak!!!
 
               1. A-B mailakook.

ATHLETIC TALDEKO NESKAK

Pasa den ostiralean, martxoak 7, Athletic taldeko bi neska, Paula eta Garazi, etorri ziren eskolara hitzaldi interesgarri bat ematera. Hitzaldiaren izena “Emakume eta Kirola” izan zen.
Garazik oso esaldi luzeak eta borobilak eman zituen eta Paulak,aldiz,oso urduri jarri zen eta esaldi laburrak bota zituen,baina oso onak.
Berain aurkezpena egin ondoren,banan- banan ibili ginen galderak egiten.Horrela berain bizitza gauza onak eta gogorrak izan dituztela konturatu ginen.
Galderaren txanda amaitu ondoren, posterrak banatzen eta autografoak sinatzen hasi ziren.Gure partez oparitxo bat izan zuten.
Oso une atsegina pasatu genuen.

Naia Perez.6.A

1.MAILAKOOK ESKOLAN GOSALTZEN

Pasa den ostegunean lehenengo mailakook gosari berezi bat egin genuen klasean.
Kontuan izan genuen osasuntsuak jarraitzeko hartu behar genituen janariak:
Hiru taldekoak: esnekiak, zerealak eta zukuak edo fruituak.Guztiok poz-pozik gosaldu genuen, hiru talde horien janariak dastatzen. Esperientzia honekin iadanik ikasi dugu, zer jan bizitza osasuntsua izateko. Gomendatzen dizuegu esperientzia honetan zuek ere lantzea.

lunes, 3 de marzo de 2014