miércoles, 11 de febrero de 2015

OLAF, ELURREZKO PANPINA

Egun hauetan, 4 urteko gelan ELURREZKO PANPINA egiten hasi ginen.

MATERIALA:
2 PUXIKA.
KOLA ZURIA eta URA.
PAPERAK MOZTUTA.
TEMPERA ZURIA ETA PINTZELAK.
KARTULINA, GOMETSAK, BOTOIAK, TXANOA, TAPAUKA…..

ZELAN EGIN:
 Puxikak puztu, bat handia gorputza egiteko  eta besta txikia burua egiteko. Moztutako paperak  itsasten hasi ginen gero sudurra ipini genuen eta paper gehiago... gogorra geratu arte.
Lehortu eta gero tenpera zuriarekin margotzen hasi ginen. Gero botoiak, txanoa, eskuak, erratza  eta tapauka ipini genituen
Eta izena….. zergaitik OLAF????  5 urteko ume batek FROZEN filmean agertzen den elurrezko panpina  OLAF izateagatik eta gustatzen zitzaigunez, ba OLAF du izena
Amaitu eta gero, Haur Hezkuntako eta LHko 1. zikloko geletara joan ginen erakustera. Poz- pozik  egon ginen.
Eta azkenean… pasa den asteazkenean ELURRA BILBON….. Patiora eraman genuen OLAF eta elurrarekin egon ginen jolasten.

Oso ondo pasatu genuen.
HHko 4 urteko umeak.

No hay comentarios:

Publicar un comentario