lunes, 6 de abril de 2020

ZURKATZAREN GUTUNA.

Kaixo lagunok!

Zurkatza naiz eta eskolatik idazten dizuet. Lehenik eta behin esan behar dut faltan botatzen zaituztedala, baita zuen zaratak, algarak, irrifarrak….eskola zuek gabe oso hutsik dago. Tira ez naiz triste jarriko, badakit laster bueltako zaretela eta horrek lasaitzen nau.

Lan pila egiten ari zarete eta irakasle guztiak oso pozik daude, niri ere horrek asko pozten nau. Gauza berri asko ari zarete ikasten eta hainbat modutan (koadernoan, classroomean, bideoan…) lanak aurkezten, jarraitu horrela txapeldunak! Badakit ere etxean laguntza jasotzen duzuela; amatxo, aitatxo, hezitzaile, anai arreba…eskerrak haiei ere.

MILA ESKER egoera berezi honetan egiten ari zareten esfortzuagatik, AUPA ZUEK! Orain saiatu etxean laguntzen, landareak ureztatzen, haziak landatzen, aurpegia margozten, irakurtzen, eskulanak egiten, errezeta gozoren bat prestatzen, gela txukuntzen, antzerkiak prestatzen, mozorrotzen, dantzatzen, gitarra jotzen, kontzertuak antolatzen, kirola egiten, musika entzuten, abesten… eta guzti hau saiatu EUSKARAZ egiten. ASKO POZTUKO NAIZ!

 Harro nago zuetaz eta euskaraz entzuten zaituztedanean OSO HARRO! Zuek ikusteko desiratzen nago, ordurarte agurtzen naiz!

MUSU POTXOLO POTTOLO PILO! Bihotzez.

                                                                       ZURKATZA.

No hay comentarios:

Publicar un comentario