miércoles, 16 de mayo de 2018

BIDE HEZKUNTZA 2018 - 6. mailakoak


Pasa den apirilaren 19an LHko 6. mailako ikasleak, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saileko Trafiko Zuzendaritzak Erandion daukan zentrora joan ginen . 
Lehenengo  teoria pixka bat ikasita, bizikletak hartu eta ikasitakoa praktikan jartzeko bertan dauden zirkuitutan ibili ginen.
Gero, zirkuituko seinaleak eta semaforoak kontrolatuta, ausartagoak izan ginen eta Bilboko bidegorritik paseo zoragarri bat eman genuen.
Egun hori, oso berotsua izan zen eta primeran pasatu genuen ibilbidean, denok bata bestearen atzetik eta txandak errespetatzen, noski!



No hay comentarios:

Publicar un comentario