domingo, 15 de abril de 2018

LEKAROZ.6. mailako ikasleak


Aurton Zurbaranbarri eskolako  6.mailako ikasleak, martxoaren 19 tik 23 ra, LEKAROZ udalerrira  joan ginen.  Ingeleseko egonaldia izan zen  eta  5 egun zoragarri pasatu genituen. Bertan beste eskola batzuekin topo egin genuen ; Muxika, Larrabetzu eta Ispasterreko eskolakoekin hain zuzen ere, eta primeran pasatu genuen denok.
Argazki batzuek ekarri ditugu gure egonaldian zelan pasatu genuen adierazteko , begiratu eta zeuok baloratu.Baita ikasleok idatzitako iritsi batzuk egun horiei buruz. Onena lagun berriak ezagutu eta egin genituela!
Ikasleen balorapenak:
“Esperientzia hori errepikatu nahi dut oso dibertigarria delako.”
“Bidaia oso polita izan zen paisaje oso polita zelako”
“Monitoreak oso dibertigarriak ziren eta ondo pasatu nuen haiekin”
“ez, ez nuen aspertzeko denborik izan beti barrezka eta lagunekin negoen”
“Ez dut momentu bat etxera bueltatzeko gogorik izan.”
“Lekarozen ingelesa asko ikasi genuen.”
“Bueno janaria ez zen oso gozoa niretzat baina gustukoena izozkia zen”
“Talde lana asko landu genuen eta hori asko gustatu zitzaidan”.
“Logelan ondo lo egin nuen nire irekasleekin.” 
                                                                 6.mailako ikasleak


1 comentario: