Pasa den ostiralean, hilak 19, HHko 3, 4 eta 5 urteko umeak, “MARTINA ETA PAPEREZKO BASOA” ikustera AZKUNA Zentrora joan ginen.
Martina basoan galdu egin zen eta han animalia batzuekin topatu zen: sagutxu bat, lepoluzea eta elefantearekin. Azkenean, haien laguntzaz berriro itzuli zen bere etxera.
Antzerki-lana oso polita izan zen eta umeak primeran portatu ziren.
No hay comentarios:
Publicar un comentario