Euskararen Nazioarteko Eguna abenduaren 3an izaten da, Frantzisko Xabierkoaren egunean. Frantzisko 1552ko abenduaren 3an hil zen, eta, kondairak dioenez, hil aurrekoazken hitzak bere ama-hizkuntzan izan ziren, euskaraz.
1949an Eusko Ikaskuntzak ezarri zuen egun hau euskararen nazioarteko egun gisara. 1995ean Eusko Jaurlaritzak eta Euskaltzaindiak bat eginik, Euskararen Nazioarteko Eguna instituzionalizatu zuten.
Guk ere gure eskolan egun hau ospatu nahi dugu, eta horretarako, eskola gehien gustatzen zaizkigun euskarazko hitzez betetzeko eskatu genizuen.
Konturatzen zarete zeinen polita izan daitekeen euskara?
Benetan eskola euskaraz betetzeko konpromisoa hartuko dugu?
Gure esku dago hau betetzea, eta lehenengo urrats moduan zurbaranbarriko euskal hiztegia sortuko dugu.
Guk gure hitzez beteko dugu, GUK BIZIA EMANGO DIOGU.
GURE ESKOLA GURE HITZEZ BETE DEZGUN
GURE ESKOLA EUSKARAZ BETE DEZAGUN
No hay comentarios:
Publicar un comentario