2015eko urriaren 14an Artigas Bilboko zabortegira seigarren eta bosgarren mailako neska mutilak joan ginen.
Lehenengo, gela batean sartu ginen Asier izena zuen mutil batekin. Gero bideo bat ikustera joan ginen denok elkarrekin.Ondoren bi taldetan banatu ginen dena ondo ikusteko.Talde bat bideo bat ikustera abiatu zen eta bigarrena birziklapen plantara.Gauza horiek ikusi ondoren atsedenaldia egin genuen eta gelaz gela “simulador” batean sartu ginen pelikula bat ikustera.
Hamaiketakoa amaitzean, bideoa ikusi zuen taldea birziklapen plantara joan zen eta birziklapen planta ikusi zutenak bideoa ikustera.Azkenean guztiak elkarrekin birziklapen jolas batera jolastu genuen eta amaitzean jokoa eskolara bueltatu ginen.
No hay comentarios:
Publicar un comentario