martes, 17 de noviembre de 2020

BIDE HEZKUNTZA. LHko 5. maila.

Urriaren 12an, ostegunean, LHko 5 mailako ikasle guztiok bizikletaz gosatzera joan ginen.

 Bide hezkuntzako irteera honetara joateko Bilbobuseko autobus batekin etorri ziren gure bila eta zirkuitura erAman gintuzten. Bertan, jakin eta gogoratu beharreko hainbat arau azaldu zizkiguten. Ondoren bizikletak hartu eta zirkuitua egiten hasi ginen beti ere, arau guztiak kontuan izanda. Gero eskolara bueltatu ginen eta oso esperientzia polita izanda zela komentatzen egon ginen. Errepikatu beharrekoa!


El día 12 de octubre, los/as alumno/as de 5º de Primaría tomamos parte en la actividad organizada por el Ayuntamiento de Bilbao de BIDE HEZKUNTZA- EDUCACIÓN VIAL.

Para ir a esta salida,  vinieron a buscarnos con un autobús de Bilbobús y nos llevaron al circuito. Allí nos explicaron una serie de normas que hay que saber y recordar. Después cogimos las bicicletas y nos pusimos a hacer el circuito siempre teniendo en cuenta todas las normas.
 Luego volvimos a la escuela y estuvimos comentando que ha sido una experiencia muy bonita. 
¡A repetir!...

domingo, 15 de noviembre de 2020

PLANETARIOA - CIRCULATION...

 Pasa den ikasturtean COVID dela eta LHko 4. mailako ikasleek egindako lana teacher LEIRErekin, ikusi gabe geratu zen.

Oso lan polita eta ikusgarria da. Zuen gogokoa izatea eslero dugu.









jueves, 12 de noviembre de 2020

IRRATSAIOA LHko 3. maila (2020.11.12).

Gaur azaroaren 12an, LHko 3. mailakoek egindako IRRATSAIOA entzuteko aukera daukazue.

Gero eta hobeto egiten ari dira.

ZORIONAK PABLO, NORA, YAIZA, IZARO, DANEL eta andereño BELÉN.

Kaixo, aquí podéis escuchar el  primer programa de radio que se ha emitido hoy jueves 12 de noviembre y que lo han realizado algunos alumno-as de 3º de Primaría.

Lo han hecho muy bien, fenomenal...


HALLOWEENEKO PIZZAK.

Hemen daukazue Halloweeneko errezeta erraza eta goxo-goxoa: Halloweeneko pizzak.


Osagaiak: Pizzarako baseak, tomatea, urdaiazpikoa, mozzarela gazta, oliba beltzak.

Pizza normala bezala prestatuko dugu, eta oliba beltzekin armiarmak osatuko ditugu. Azkenik, labean sartuko dugu.

Gure sukaldaria Nayik, errezeta prestatu du, eta primeran atera zaio. 

ON EGIN!!!

LHko 4. mailakoen ANTZERKIAK “ADARRA JO”

“ADARRA JO” adierazpenaren inguruko lau antzerkitxo egin zituzten 4. Mailako neska-mutilek. 

Taldean gidoitxoa asmatu eta entsaiatu ostean, hau izan zen emaitza.





jueves, 5 de noviembre de 2020

IRRATSAIOA.LHko 5.B maila

Gaur azaroaren 5ean, LHko 5. B mailakoek egindako IRRATSAIOA entzuteko aukera daukazue.

Gero eta hobeto egiten ari dira.

ZORIONAK  MIKEL, IARA, IBAI SIMÓN, BENJAMÍN, 

IBAI MARTÍNEZ, LUCAS eta andereño MAIDER

Kaixo, aquí podéis escuchar el  primer programa de radio que se ha emitid0 hoy jueves 5 de noviembre y que lo han realizado algunos alumno-as de 5º B de Primaría.

Lo han hecho muy bien, fenomenal...

miércoles, 4 de noviembre de 2020

Bide Hezkuntza LHko 6. A maila

 Urriaren 22an, 6.A mailako ikasleok Bilbotik bizikletan ibiltzeko aukera izan genuen.

     Autobusean etorri ziren gure bila eta Deustura eraman gintuzten. Bertan bide hezkuntzako zirkuituan bizikletak hartu eta 20 minutu inguru egon ginen arauak gogoratzen. Ondoren kalera joan ginen, ilara luze bat eginez. Deustutik bidegorria hartu eta udaletxeraino joan ginen poz pozik, eguraldiaz disfrutatzen. Izan genituen bitxikeriak ere, eta gutako batzuei bizikletako katea, behin baino gehiagotan atera zitzaigun, geratu, konpondu eta aurrera.

    Udaletxera heltzean, bizikletatik jaitsi eta zubia pasa genuen oinez, bizikletak eskuz bultzatuz. Uribitarte pasealekuan berriro bizikletaren gainean eseri eta aurrera jarraitu genuen bidegorritik, Guggenheim museorarte. Bertan, geldialdi bat egin, hamaiketakoa hartu eta apur bat jolastu genuen kulunketan. Amaitzeko, kaskoa jantzi,  berriro bizikleta hartu eta hasitako tokira bueltatu ginen, nabari zen nekea. Bizikleta guztiak gorde, autobusa hartu eta eskolara bueltatu ginen. 

A ze goiz polita pasa genuen Bilbotik bizikletan!