jueves, 12 de noviembre de 2020

HALLOWEENEKO PIZZAK.

Hemen daukazue Halloweeneko errezeta erraza eta goxo-goxoa: Halloweeneko pizzak.


Osagaiak: Pizzarako baseak, tomatea, urdaiazpikoa, mozzarela gazta, oliba beltzak.

Pizza normala bezala prestatuko dugu, eta oliba beltzekin armiarmak osatuko ditugu. Azkenik, labean sartuko dugu.

Gure sukaldaria Nayik, errezeta prestatu du, eta primeran atera zaio. 

ON EGIN!!!

LHko 4. mailakoen ANTZERKIAK “ADARRA JO”

“ADARRA JO” adierazpenaren inguruko lau antzerkitxo egin zituzten 4. Mailako neska-mutilek. 

Taldean gidoitxoa asmatu eta entsaiatu ostean, hau izan zen emaitza.





jueves, 5 de noviembre de 2020

IRRATSAIOA.LHko 5.B maila

Gaur azaroaren 5ean, LHko 5. B mailakoek egindako IRRATSAIOA entzuteko aukera daukazue.

Gero eta hobeto egiten ari dira.

ZORIONAK  MIKEL, IARA, IBAI SIMÓN, BENJAMÍN, 

IBAI MARTÍNEZ, LUCAS eta andereño MAIDER

Kaixo, aquí podéis escuchar el  primer programa de radio que se ha emitid0 hoy jueves 5 de noviembre y que lo han realizado algunos alumno-as de 5º B de Primaría.

Lo han hecho muy bien, fenomenal...

miércoles, 4 de noviembre de 2020

Bide Hezkuntza LHko 6. A maila

 Urriaren 22an, 6.A mailako ikasleok Bilbotik bizikletan ibiltzeko aukera izan genuen.

     Autobusean etorri ziren gure bila eta Deustura eraman gintuzten. Bertan bide hezkuntzako zirkuituan bizikletak hartu eta 20 minutu inguru egon ginen arauak gogoratzen. Ondoren kalera joan ginen, ilara luze bat eginez. Deustutik bidegorria hartu eta udaletxeraino joan ginen poz pozik, eguraldiaz disfrutatzen. Izan genituen bitxikeriak ere, eta gutako batzuei bizikletako katea, behin baino gehiagotan atera zitzaigun, geratu, konpondu eta aurrera.

    Udaletxera heltzean, bizikletatik jaitsi eta zubia pasa genuen oinez, bizikletak eskuz bultzatuz. Uribitarte pasealekuan berriro bizikletaren gainean eseri eta aurrera jarraitu genuen bidegorritik, Guggenheim museorarte. Bertan, geldialdi bat egin, hamaiketakoa hartu eta apur bat jolastu genuen kulunketan. Amaitzeko, kaskoa jantzi,  berriro bizikleta hartu eta hasitako tokira bueltatu ginen, nabari zen nekea. Bizikleta guztiak gorde, autobusa hartu eta eskolara bueltatu ginen. 

A ze goiz polita pasa genuen Bilbotik bizikletan!


viernes, 30 de octubre de 2020

IRRATSAIOA. LHko 5.A maila ( 2020.10.29 )

Atzo, hilak 29, LHko 5.A mailakoek egindako IRRATSAIOA entzuteko aukera daukazue.

Gero eta hobeto egiten ari dira. Txapeldunak.

ZORIONAK SARA, JOEL FERNÁNDEZ, AGER, GISELLE, 

ASIER ORTEGA, JOEL DEL POZO eta JON maisua.

Eskerrik asko Haritz...

Kaixo, aquí podéis escuchar el  primer programa de radio que se emitió ayer y que

lo realizaron algunos alumno-as de 5ºA de primaría.

Lo hicieron muy bien, fenomenal... 

Eskerrik asko Haritz...



miércoles, 28 de octubre de 2020

BIDE HEZKUNTZA. LHKO 6.B MAILA

 Lhko 6. mailakoak BIDE HEZKUNTZA lantzen egon ziren Udaltzainekin.

Oso ekintza interesgarria izan zen. Asko ikasi zuten eta primeran pasatu zuten.

 

 Los y las alumnos-as de 6º B, participaron en la actividad de BIDE HEZKUNTZA.

Fue una bonita actividad y aprendieron mucho.


sábado, 24 de octubre de 2020

IRRATSAIOA LHko 4. maila

Pasa den ostegunean, hilak 22, LHko 4. mailakoek egindako IRRATSAIOA entzuteko aukera daukazue.

Oso, oso ondo egin zuten.

ZORIONAK EGOITZ, ANE, DANIS, IBAI, NOUR, ESHNEIDER, JANIRE, SILVANA 

eta ANDEREÑO LEYRE.

Kaixo, aquí podéis escuchar el  primer programa de radio que se emitió el pasado jueves  día 22. Lo realizaron algunos alumno-as de 4º de primaría.

 Lo hicieron muy bien, fenomenal...