martes, 6 de febrero de 2018

ARTIGAS ZABORTEGIA.

Gaur goizean Zurbaranbarriko 3.zikloko ikasleak Artigas Zabortegia ezagutzera joan gara. Han bi mutilek zabortegia aurkeztu digute. Lehenengoz, bi taldetan banatu gaituzte azalpenak hobeto eman ahal izateko.
Ondoren, zabortegiaren maketaren ondoan eseri gara eta han hiru “R” erderaz esaten direnak (reciclar, reutilizar eta reducir), hau da, birziklatu, berrerabili eta murriztu zelan egin behar dugun azaldu eta gero sabaia, zaborrez beteta apainduta zegoena, eroriko zela zirudien eta ustekabe izugarria hartu dugu.
Hemen amaitu ondoren, erdia lantegietan birziklatzeko prozesua ikustera joan da eta beste erdia maketa behatzen gelditu da. 5. A-koek papera eta beiraren birziklapen prozesua ikusi dugu. Jarrian, atsedenealdian hamaiketaoak hartu eta bitartean taldeka simuladorera igo gara; han tamagotsi baten birziklapen prozesua ikusi dugu.
Amaitzeko, maketara itzuli gara zabortegia zelan dago antolatuta ikusteko, geruzak, tutuak ateratzen diren likidoetarako( lixibiatuetarako), gasetarako…
Joan baino lehen, hamaiketakoak hartzean bota dugun zaborra aztertu dugu eta gehienak ontzi horian zeudela konturatu gara.

Egun hotza egin du, baina oso pozik bueltatu gara eskolara gauza berriak ikusi ditugulako.
Badakizue ARTEA ZENTRU KOMERTZIALA zabortegi baten gainean dagoela eraikita?.
Simuladore batean ere sartu gara, hori izan da gehien gustatu zaiguna baita Xabier eta Asierren azalpenak ere bai.

Irteera interesgarria benetan!

lunes, 5 de febrero de 2018

URKIOLAKO PARKE NATURALA

Urtarrilaren 31an, 3. eta 4. mailakoak URKIOLAra joan ginen.
Urkiola PARKE NATURAL bat da, hemendik AMBOTO mendia ikusi genuen eta han, Ambotoko MARIREN kobazuloa ikusten zen.
Bikain pasatu genuen.

El 31 de enero el alumnado de 3º y 4º de Primaria, fuimos a URQUIOLA.
Urquiola es un PARQUE NATURAL, vimos el monte AMBOTO y la cueva de MARI.
Nos lo pasamos fenomenal!

viernes, 2 de febrero de 2018

AGATE DEUNA 2018

Gaur, eguraldiaren laguntzaz, AGATE DEUNA ospatu dugu eskolan eta Institutuan.
Eskerrik asko gurekin egoteagatik.

Hoy, con ayuda del tiempo, hemos podido celebrar AGATE DEUNA cantando en el cole y en el Instituto.
Gracias a todos/as por vuestra participación.


martes, 30 de enero de 2018

ESKOLA PUBLIKOAREN ALDE.

LHko 6. mailakoen IRRATSAIOA.

Kaixo pasa den ostegunean, hilak 25, LHko 6. mailakoen IRRATSAIOA entzuteko aukera daukazue. Oso ondo egin zuten.
ZORIONAK GUZTIOI.

Hola, aquí podéis escuchar el PROGRAMA de RADIO, que el pasado jueves, día 25, emitieron lo/as alumno/as de 6º de primaría. Lo hicieron muy bien.

domingo, 28 de enero de 2018

2 URTEKOAK JOLASTEN.

Kaixo, begira zein ondo dauden 2 urtekoak jolasten eta ikasten, ARGI MAHAIrekin.

Mirad que bien se lo pasan los peques de 2 años jugando y aprendiendo con la MESA DE LUZ.


miércoles, 24 de enero de 2018

LHko 6. mailakoen JANTOKIKO MEDIATZAILEAK

Sarrera honekin ESKERRAK eman nahi dizkizuegu LHko 6. mailakoen JANTOKIKO MEDIATZAILE guztiei. Lan ederra egin duzue eta oso ondo egiteagatik.
ESKERRIK ASKO.

Gracias a los MEDIADORES DE COMEDOR de 6º, por el excelente trabajo que habéis realizado y por lo bien que lo habéis hecho.
THANK YOU, GRACIAS.