Urriaren 22an, 6.A
mailako ikasleok Bilbotik bizikletan ibiltzeko aukera izan genuen.
Autobusean
etorri ziren gure bila eta Deustura eraman gintuzten. Bertan bide hezkuntzako
zirkuituan bizikletak hartu eta 20 minutu inguru egon ginen arauak gogoratzen.
Ondoren kalera joan ginen, ilara luze bat eginez. Deustutik bidegorria hartu
eta udaletxeraino joan ginen poz pozik, eguraldiaz disfrutatzen. Izan genituen
bitxikeriak ere, eta gutako batzuei bizikletako katea, behin baino gehiagotan atera
zitzaigun, geratu, konpondu eta aurrera.
Udaletxera heltzean, bizikletatik jaitsi eta zubia pasa
genuen oinez, bizikletak eskuz bultzatuz. Uribitarte pasealekuan berriro
bizikletaren gainean eseri eta aurrera jarraitu genuen bidegorritik, Guggenheim
museorarte. Bertan, geldialdi bat egin, hamaiketakoa hartu eta apur bat jolastu
genuen kulunketan. Amaitzeko, kaskoa jantzi,
berriro bizikleta hartu eta hasitako tokira bueltatu ginen, nabari zen
nekea. Bizikleta guztiak gorde, autobusa hartu eta eskolara bueltatu ginen.
A
ze goiz polita pasa genuen Bilbotik bizikletan!