Pasa den ostegunean, gure eskolan LHko 2. mailako ikasleek egindako IRRATSAIOA entzuteko aukera daukazue.
Oso ondo egin zuten. ZORIONAK LIHER, ENARA, ANER, MUSAB, DANEL eta JANIRE.
Otsailaren 11a Zientziako Emakume eta Nesken Nazioarteko Eguna da. Egun honen helburua da zientzialari emakumezkoen lana bistaratzea, zientzia eta teknologia arloetan erreferente izango diren emakumezko ereduak sustatzea eta berdintasunaren aldeko neurriak bultzatzea.
Hori dela eta HEZKIDETZA batzordeak emakume zientzialari batzuen informazioa modu labur eta sinple batean ikusgai jarriko dugu sarrerako kortxoan, "Jarri betaurrekoak" txokoan.